Aktorea

Gustuko duzun filma? Ez du esan nahi nire gogokoena denik, baina orain dela gutxi ikusi dudalako, Serpico (Sidney Lumet, 1973). Bestela, asko: Goodfellas, Barry Lyndon, A Clockwork Orange...
Zuzendari bat? Anaia, Alberto Gastesi. Harekin lan egitea betiko ametsa izan da, eta bete dut.
Askotan ikusi duzun filma? Goodfellas.
Gustuko duzun aktore bat? Tom Hardy eta Javier Bardem. Hemengoa, Kandido Uranga bikaina.
Gustuko duzun telesaila? Piloa, baina bi aipatuko ditut: Kidding eta The North Water.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bietara. Dena den, bakarrik joatea izugarri gustatzen zait. Lagunduta ere, asko.
Zinematik atera eta gero... Garagardo bat eta, pelikularen zaporea ahoan, zapore horretaz hitz egin.
Krispetak, bai ala ez? Bai, zalantzarik gabe.
Ikusi duzun azken filma? Rocky.
Ikusi nahi duzuna? Amaiezina da ikustekoen zerrenda, baina bi: Pacifiction eta Love Lies Bleeding.
Eta telesaila? HBOn, bospasei ezagun. Ez dut izan plataforma hori edukitzeko aukerarik eta...


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.