Antolatu dituzu udako oporrak?

Ikasturtea amaitzen ari da, eta hil honen 21ean uda hasiko da. Jende askok oporretan nonbaitera joateko aprobetxatzen du. Zuk ere ohitura hori badaukazu, nola ibiltzen zara? Garaiz eta ondo pentsatuta, bidaia merkeago lortzeko? Hala bada, nora joango zara aurten? Edo azken orduan pentsatzen duzu zerbait eta lekuak ez dizu axola? Edo, inora joaten ez bazara, zer egiten duzu oporretan?
Larraungo aek-ko b1-b2 mailako taldea
Montse Armendariz
Lehen, urtean behin, bidaia luzea egin eta urrutiko herrialdetara joaten nintzen oporretan. Azken urteetan ezin izan dut oporrik hartu, proiektu berri batean nabilelako. Aurten ere ezin dut oporrik hartu, udan lan egin behar dudalako nire sagardotegian, abuztura arte. Gero irailean hasiko gara sagarrak biltzen eta sagardoa egiten, baina espero dugu opor txiki batzuk hartu ahal izatea, agian Asturiasera joateko bi egun edo.
Ana Urriza
Urtero, familia osoa elkartzen saiatzen gara oporrak egiteko. Alabak kanpoan lan egiten du eta ezin da edozein momentutan etorri. Aurten Austria aldera joango gara, baina oraindik ez dakigu noiz elkartu ahalko garen!
Pilar Zurilla
Prestaketa beti azken hilabeterako uzten dut eta oporrak ia urtero irailean hartzen ditut. Aurreko hilean aukeratu genuen aurten joateko lekua eta, egia esanda, ez gara gehiegi korapilatzen. Normalean, hondartza duen leku batera joaten gara.
Ana Martin
Normalean, irailean hartzen ditut oporrak eta denbora luzez prestatzen ditut. Ez zait gustatzen oporrak hartzea ez uztailean, ez abuztuan, beti jende asko dagoelako leku guztietan eta gainera, dena askoz garestiago dago. Aurten 15 egun emango ditut Gironan. Nire txakurrarekin bidaiatzen dudanez, plana mendi-ibilaldiak egitea, kosta osoa ikustea eta kala batzuetan bainatzea da.
Marta Larunbe
Normalean irailean egiten ditut bidaiak. Nire ustez, hilabeterik onena da bidaiatzeko. Uztailean ere oporrak izaten ditut, nire enpresak Sanferminetan ixten duelako. Egun horietan etxean geratzen naiz eta parranda egitera joaten naiz Iruñera. Normalean nik antolatzen ditut oporrak, baina aurten berezia izango da: nire lehengusuekin Mexikora joango naiz agentzia baten bidez. Helmuga urrun dago eta urtebete daramagu prestatzen. Gogo handia dugu!!!
Inma Fernandez
Asko gustatzen zaigu mendira joatea eta aurten Pirinioetara aste bat joanen gara. Autokarabana bat alokatuko dugu eta mendira joanen gara Huesca aldera. Midi eta Posets igoko ditugu eta ingurua ezagutzen ibiliko gara. Gero, hiru egun Zumaian egonen gara gorputza erlaxatzeko hainbeste ibili ondoren.
Olga Rodriguez
Zer gogoa dudan uda iristeko! Bi lagun eta hirurok pentsatzen ari gara nora joan, baina bakoitzak leku desberdin bat nahi du... Laster akordio batera iritsi beharko dugu!!!
