Iñaki Ortiz de Villalba
Musikari edo talde bat? The Clash, eta taldeko Joe Strummer abeslaria.
Opari egiteko disko bat? Casa Babylon (Mano Negra, 1994) edo El estado de las cosas (Kortatu, 1986).
Musika entzuteko lekurik onena? Autoa eta etxeko sukaldea.
Zer gosaltzen duzu? Kiwia eta kafesnea ogi txigortuarekin eta olioarekin.
Zer galtzen zaizu beti? Oinarrizko gauza guztiak, baina ez betiko, berreskuratu egiten ditut.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "¿Qué pasa, gudari?".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Jateko eta edateko aisialdian.
Zure lehen mito erotikoa? Farrah Fawcett.
Pertsonaia historiko bat? Telesforo Monzón.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ibuprofenoa oheratu aurretik eta hurrengo egunean alkohol apurtxo bat edan.
Zure bertuterik handiena? Urteekin entzuten ikasi dudala, eta entzun ondoren erantzuten.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Arazoak ditudanean hortxe egotea.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Lagun onak, garagardoa eta musika.