Musikari bat? Esti Markez. Kar-kar…
Opari egiteko disko bat? Bruce Springsteen-en Nebraska.
Musika entzuteko lekurik onena? Nire estudioa. Baina, gehienetan, autoan entzuten dut.
Zer gosaltzen duzu? Kafe amerikanoa.
Zer galtzen zaizu beti? Telebistaren agintea. Hamar metroko erradioan, gainera.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan?Ai, ama!” askotan esaten dut, bai eta “hostiyak!” ere.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Bidaietan.
Zure lehen mito erotikoa? Elene Lizarralde.
Pertsonaia historiko bat? Joxe Mari Iparragirre.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Hamabi ordu lo egitea.
Zure bertuterik handiena? Eskuzabaltasuna.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Zintzotasuna.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Txalupa bat.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.