Itziar Otegik Ezer ez dago utzi nuen lekuan ipuin liburua argitaratu du Elkar argitaletxearekin. Iazko Donostia Hiria Kutxa literatur saria irabazi zuen kontakizun bilduma honetan, askotariko giro eta pertsonaiak ageri dira: familiako arrantzale tradizioari uko egin ostean hilzorian dagoen aita ikustera doan gizona; seme-alaben aholkuei muzin eginda Mediterraneoko apartamentua saltzera bera bakarrik doan emakume adindua; Genevan alokairuan hartu duen etxean aurreko maizterraren arrastoarekin obsesionatuta dagoen funtzionarioa... Azken batean, ezinegonaz mintzo dira istorio hauek, inongo ez sentitzeaz, denboraren igarotzeak guregan uzten duen arrastoaz. Izan ere, identitatearen etengabeko azterketa dago oinarrian, pertsonaia gehienak euren bizitzako une zail batean daudelako.

495arretxe

ZENBAKI GORRIAK nobelan (Erein), Jon Arretxek Bartzelonako leku turistiko ederren azpian gordetzen den errealitatearen argazki gordina eskaintzen du. Patuak Bartzelonara eraman du Touré. Bakarrik dago, eta denbora izango du ihesaldi etengabea bilakatu zaion bizitzaz hausnartzeko, bizi izandako esperientzia latzak eta egindako okerrak mamurtzeko. Eta inoiz imajinatuko ez zituen gauzak egin beharko ditu bizirik irauteko.

495amerikaren

AMERIKAREN ARRAKALAK
Mikel Reparaz
Alberdania, 2024

Orrialde hauek gatazka historiko bat jartzen dute erdigunean: azken urteotan ABEetan jazotakoa ulertzen laguntzen duen gatazka, baita datozen urteotan gerta litekeena ere. Iraultzatik eraiki zuten herrialde berri baten barruko desberdintasunez eta supremazia zuriaren botereaz dihardu, eta horri aurre egin dion erresistentziaz. Baita trumpismoak berriz handi egin nahi duen Amerika kontzeptuaz ere.

495amok

AMOK
Stefan Zweig
Itzulpena: Aiora Jaka
Igela, 2024

Kontrolik gabeko obsesioen eta grina erreprimituen narratiba hau Ekialdeko kolonien ingurune exotikoan kokatuta dago. Mediku europar bat eromen espiralean eroriko da emakume enigmatiko batekin topo egin ondoren, eta misterioz, tentsio psikologikoz eta gatazka moral gaindiezinez jositako trama sortuko da. Irakurlea lehen orrialdetik harrapatzen du idazleak sortutako atmosfera zapaltzailean.

 

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.