Musikari (edo talde) bat? Dut.
Opari egiteko disko bat? Hil zara (IbonRG).
Musika entzuteko lekurik onena? Ohean, kaskoekin.
Zer gosaltzen duzu? Fruta, soja, jogurta, oloa eta fruitu lehorrak, nahasita. Kafea edo tea. Opilak tahin eta marmeladarekin.
Zer galtzen zaizu beti? Pendrive-a.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? C'est la vie.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Zapatetan eta betaurrekoetan.
Zure lehen mito erotikoa? Sabrina.
Pertsonaia historiko bat? Arantxa Urretabizkaia.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Loa, ibuprofenoa, janari koipetsua.
Zure bertuterik handiena? Eromena.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Egiazkoak izatea.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Oloa.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.