Musikari (edo talde) bat? Bob Dylan.
Opari egiteko disko bat? Lertxundiren Hitaz oroit, Hunkidura kuttunak, Auhen sinfonikoa…
Musika entzuteko lekurik onena? Zuzenean, Donostiako Kursaala. Diskoak, autoan.
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea eta tostadak olioarekin edo gurina eta marmeladarekin.
Zer galtzen zaizu beti? Beti ez, baina oraintxe erotuta nabil aurikular batzuen bila!
Zein esaldi errepikatzen duzu askotan?Alfer-alferrik ari gara”. Baina, egia esan, ez dut erabat sinesten.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Beharrezkotzat jotzen diren gauzetan.
Zure lehen mito erotikoa? Mitoak platonikoak izan ziren gehienbat.
Pertsonaia historiko bat? Pertsona historiko-juridiko-politikoa: Nafarroako Erresuma.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ura, ibuprofenoa eta ibilalditxoa.
Zure bertuterik handiena? Bertute bezain akats izan daitekeena: grinatsua izatea.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Lagunengan ere bertute/akats oreka berezi hori maite dut.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.