Aktorea

Gustuko duzun filma? Bi: duela gutxi ikusitako El 47 eta Anatomie d'une chute.
Zuzendari bat? Txikitako oroitzapenak ekartzen dizkidalako, Tim Burton.
Askotan ikusi duzun filma? Hugo; eta oso gogoko dudalako, Les Choristes.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Sekula ez dut egin, baina Avatar utziko nuke. Ezin dut film horrekin.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Zerbait esatearren, gehien kostatu zaidana, agian: Emilia Pérez.
Gustuko duzun aktore bat? Bi; emakumezkoa, Euskal Herriko aktore onena, Patricia López Arnaiz; gizonezkoa, Eduard Fernández.
Gustuko duzun telesaila? Vis a vis.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Biak plan bikaina.
Zinematik atera eta gero... Afaltzera.
Krispetak, bai ala ez? BAI. Beti behar da jateko zerbait.
Ikusi duzun azken filma? Conclave. Oso-oso ona.
Ikusi nahi duzuna? Wicked musikalaren bigarren zatia.
Eta ikusi nahi duzun telesaila? Querer.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.