Aktorea
Gustuko duzun filma? La estrella azul, Segundo premio, A Real Pain, La habitación de al lado, Emilia Pérez, The Piano, Pulp Fiction...
Zuzendari bat? Almodovar, Sorogoyen, Tarantino eta Moriartiko taldea.
Askotan ikusi duzun filma? Belle de jour eta La escopeta nacional.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Ez dut uste filmik ikusi barik utzi dudanik.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Zera gomendatuko nioke: “Joan zinemara, askotan, eta zuk zeuk erabaki!”.
Gustuko duzun aktore bat? Patricia Lopez Arnaiz, Leonardo DiCaprio, Antonio de la Torre, Meryl Streep eta Natalia de Molina.
Gustuko duzun telesaila? Querer eta Yo, adicto.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bakarrik, baina azkenaldian lagun batekin zorrak nituen, eta zinemako sarrerekin ari naiz ordaintzen.
Zinematik atera eta gero... Paseoa eta etxera.
Ikusi duzun azken filma? A Real Pain (BAFTA saria lortu berri du aktore batek!).
Ikusi nahi duzuna? Conclave eta Fin de fiesta.
Eta ikusi nahi duzun telesaila? Los años nuevos.