Dorleta Urretabizkaia
Aktorea
Gustuko duzun filma? Asko, baina azkenaldian ikusi dudan onenetakoa, Hamnet.
Zuzendari bat? Jim Jarmusch.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Behin hasita, amaitu arte ikustea gustatzen zait.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Torrente eta halakoak.
Gustuko duzun aktore bat? Oso argi: Susan Sarandon. Lanean eta izaeraz1 zoragarria2 da.
Gustuko duzun telesaila? Irabazi arte.
Pantaila handia ala txikia? Handia!
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Lagunduta hobeto.
Zinematik atera eta gero... Zer edo zer edan eta pelikula komentatu.
Krispetak3, bai ala ez? Etxean bai, zineman ez.
Ikusi nahi duzun pelikula? Los domingos.
Eta ikusi nahi duzun telesaila? Peaky Blinders.
1. Izaera: carácter (es), caractère (fr).
2. Zoragarri: maravilloso, -a (es), admirable (fr).
3. Krispeta: palomita (es), pop-corn (fr).

