Aktorea

Gustuko duzun filma? Zerrenda luzea da. Pablo Larrainen Ema asko gustatu zitzaidan.
Zuzendari bat? Clara Roquet.
Askotan ikusi duzun filma? Unibertsitateko lan baterako In the Mood for Love askotan ikusi nuen.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... The Lord of the Rings.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Beldurrezkoren bat: Mama, Saw...
Gustuko duzun aktore bat? Barbara Lennie.
Gustuko duzun telesaila? Three Girls eta Sex Education.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Gehienetan, bakarrik, asko gustatzen zait, baina konpainia onarekin ere gustura.
Zinematik atera eta gero... Bakarrik banago, buelta bat, hausnartzeko; norbaitekin egonez gero, zer edo zer edan eta filma komentatu.
Ikusi duzun azken filma? El vasco.
Ikusi nahi duzuna? Mantícora, Carlos Vermutena.
Eta telesaila? Game of Thrones eta The Handmaid’s Tale ikusteko ditut.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.