Aktorea

Gustuko duzun filma? Pulp Fiction. Tarantino pila bat maite dut.
Zuzendari bat? Paul Urkijo. Izugarri gustatuko litzaidake harekin lan egitea.
Askotan ikusi duzun filma? Shrek, zalantzarik gabe. Munduko pelikularik onena da.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Tenet. Zineman lo hartu nuen.
Gustuko duzun aktore bat? Roberto Benigni.
Gustuko duzun telesaila? The Office, bosgarren aldiz-edo ikusten ari naiz. Oso ona.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bietara ongi.
Zinematik atera eta gero... Dudarik gabe, ardotxoa review-a egiteko.
Krispetak, bai ala ez? Bai, asko.
Ikusi duzun azken filma? Irati. Pila bat gustatu zitzaidan.
Ikusi nahi duzun telesaila? Irabazi arte-ren bigarren denboraldia. Aurtengo pertsonaia berrietako bat, Esti, Nahia Lacalle aktoreak jokatzen du, nire arrebak, hain zuzen ere. Aktore debuta du; beraz, gogo itzela daukat ikusteko.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.