Aktorea

Gustuko duzun filma? Asko. Bat aukeratzekotan, Incendies, Denis Villeneuverena. Edo August: Osage County. Oro har, gidoi ona dutenak gustatzen zaizkit.
Zuzendari bat? Terrence Malick. Oso ausarta eta pertsonala iruditzen zait.
Askotan ikusi duzun filma? Ez naiz filmak askotan ikusten dituzten horietakoa, baina A Room With a View edo Blade Runner.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Striptease, adibidez.
Gustuko duzun aktore bat? Robert Downey Jr. Oso ona iruditzen zait. Eta Meryl Streep ere bai.
Gustuko duzun telesaila? The Durrells. Oro har, telesail buenrollistak oso gustura ikusten ditut.
Ikusi duzun azken filma? Zineman, Lander Garroren Tipularen sehaska kanta.
Ikusi nahi duzun filma? Alcarràs.
Eta (ikusi nahi duzun) telesaila? Mundu guztiak ikusi duenez, Game of Thrones.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.