Anje Oregi

Aktorea
Gustuko filma? La vita è bella. Izugarri gustatu zitzaidan.
Zuzendari bat? Paolo Sorrentino. Euskal Herrian, moriartitarrak.
Zer film ikusi duzu askotan? Nire gustukoena: The Kid, Charles Chaplinena.
Lagun bati ez zenioke gomendatuko1... Zinemara ez joatea.
Gustuko aktore bat? Javier Bardem.
Gustuko telesaila? Peaky Blinders.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Lagunduta. Lagunekin, familiarekin... nahiago norbaitekin.
Zinematik atera eta gero... Kaña bat edan eta filmari buruz hitz egin.
Krispetak2, bai ala ez? Molestatzen ez badute, aurrera.
Ikusi duzun azken filma? El ser querido.
Zer pelikula ikusi nahi duzu? Inurri itsuak. Gogotsu nago.
Eta telesaila? Fargo telesaileko eszena bat lantzen aritu naiz; beraz, kuriositatea dut.
1. Ez zenioke gomendatuko: no le recomendarías (es), tu ne lui conseillerais (fr).
2. Krispeta: palomita (es), popcorn (fr).
