Azpeitiko kaleak elektrotxarangen doinuez beteko dira maiatzeko asteburuetan, Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketaren bosgarren edizioa jokatuko baita. Guztira, zazpi elektrotxarangak hartuko dute parte Azpeitiko Udalak eta AZTE Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak antolatutako lehiaketan.

Maiatza amaitu bitartean, larunbat arratsaldero ibiliko dira eletrotxarangak kalez kale Azpeitiko Alde Zaharrean. Lehen larunbatean, maiatzaren 9an, bakarra ariko da: 3indarrok elektrotxaranga, iaz1 txapelketa irabazi zuen taldea. Gainerako zapatuetan2, berriz, bina3: hilaren 16an, Elektrotxufla eta Joseto ta Alayak elektrotxarangak; 23an, Sakatu! eta Patxangoi; eta 30ean, OstiKda eta Skapie.

Aurten, estreinakoz, hiru sari banatuko dituzte lehiaketan. Irabazleak 5.000 euro eskuratuko ditu; bigarrenak, 2.000; eta hirugarrenak, 1.000. Gainera, garaileak saninaziotan jotzeko aukera izango du. Epaimahaiak irizpide4 hauek hartuko ditu kontuan: musikaltasuna, sonoritatea, interakzioa, errepertorioaren aniztasuna, euskara eta parekidetasuna, besteak beste.

1. Iaz: joan den urtean, pasa den urtean.
2. Zapatu:
larunbat.
3. Bina:
zapatu bakoitzean bi.
4. Irizpide:
criterio (es), critère (fr).

Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.