Aktorea
Gustuko duzun filma? Dolor y gloria.
Zuzendari bat? Euskal Herrian, Paul Urkijo, euskal mitologiari ematen dion bultzadarengatik. Espainian, Almodovar.
Askotan ikusi duzun filma? El 47.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Mala influencia.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Asko, baina Mala influencia-ren bidetik, nerabeen film erromantiko eta toxikoak.
Gustuko duzun aktore bat? Euskal Herrian, Itziar Atienza. Lehendik ere miresten nuen, eta berarekin lan egin ostean, are gehiago. Nazioartean, Kate Winslet, oso lan ona egiten du.
Gustuko duzun telesaila? Paquita Salas.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Egoeraren arabera, baina bakarrik gero eta gehiago.
Ikusi duzun azken filma? Zineman, Faisaien Irla; etxean, Todo sobre mi madre eta Erlauntza.
Ikusi nahi duzuna? Sorda.
Eta ikusi nahi duzun telesaila? Adolescence, batez ere grabatzeko moduarengatik.