Aktorea

Gustuko duzun filma? Ainda estou aqui asko gustatu zitzaidan; eta Climax, zirrara eragin zidan. Euskal Herriko lanei dagokienez, Negu hurbilak.
Zuzendari bat? Asko! Walter Salles, Alauda Ruiz de Azua eta Irati Gorostidi.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... La ciénaga. Oso ona da, baina une hartan pelikularen erritmoa ez zetorren bat nire egoerarekin.
Gustuko duzun aktore bat? Emakumezkoak, Susi Sanchez eta Lola Dueñas. Gizonezkoak, Kandido Uranga eta Alberto San Juan.
Gustuko duzun telesaila? Nos vemos en otra vida, Querer eta Le monde de demain.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bietara. Errituala da, norbaitekin zein bakarrik.
Ikusi duzun azken filma? Ainda estou aqui eta Tangerine.
Ikusi nahi duzuna? El 47, eta estreinatzeko dauden Anekumen, Irati Gorostidirena, eta Vieja loca.
Eta ikusi nahi duzun telesaila? Adolescence eta Poquita fe-ren bigarren denboraldia.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.