Aktorea

Gustuko duzun filma? The Pursuit of Happyness, dezente gustatzen zait.
Zuzendari bat? Gustuko dut gertukoengana jotzea: Alex Pina.
Askotan ikusi duzun filma? Peaceful Warrior.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Saw. Gorputz txarra jartzen dit.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Bera: Saw.
Gustuko duzun aktore bat? Ane Gabarain eta Kepa Errasti.
Gustuko duzun telesaila? Outlander.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Antzerkira bakarrik joan izan naiz; zinemara beti lagunduta.
Zinematik atera eta gero... Mokadua janez filma komentatu.
Krispetak, bai ala ez? Lehen, beti. COVIDa dela eta, jada ahaztuta dauzkat.
Ikusi duzun azken filma? Zineman, Maixabel.
Ikusi nahi duzun filma? La cima.
Eta telesaila? Homeland gomendatu didate, beraz, horixe.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.