Aktorea eta sortzailea

Gustuko duzun filma? Emak Bakia baita, Oskar Alegriarena.
Zuzendari bat? Oskar Alegria.
Askotan ikusi duzun filma? I’m No Angel. Kaña hutsa.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Win Wenders-en hasierako esperimentuak. Loak hartzen ninduen beti.
Gustuko duzun aktore bat? Eduard Fernandez.
Gustuko duzun telesaila? Giri/Haji. Zoragarria!
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bietara. Zinema aretoetatik oso urrun bizi naiz, eta ez naiz gehiegi joaten.
Zinematik atera eta gero... Donostiara joaten naizenez, itsasoa ikustera.
Krispetak, bai ala ez? Batzuetan bai eta beste batzuetan ez, baina haien falta sentitzea ere ez da seinale ona.
Ikusi duzun azken filma? Axiomas, Marcela Luchetta-rena. Ederra.
Ikusi nahi duzuna? Axiomas, baina pantaila handian, zineman.
Eta telesaila? Giri/Haji horren bigarren denboraldia ikaragarri gustatuko litzaidake.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.