2026tik aurrera, Frantziako eskoletan uniformea jantzi beharko dute ikasleek, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak berriki esandakoa betetzen bada. Neurriak familien arteko ezberdintasunak saihesteko balioko duela argudiatu du, eta eskoletara “errespetua” ekarriko duela. Ipar Euskal Herriko eskolei eta ikastolei ere eragingo lieke, baina askok zalantzan jarri dute, iragarritakoa ez baita betetzen usu. Hori bai, erabakiak Paristik hartzea kritikatu du Seaskak; gainera, azpimarratu du uniformeak ez duela balio ezberdintasunak saihesteko. Ados al zaude uniformea eskola orotan ezartzearekin?
BIARRITZEKO GAU ESKOLAKO B2 MAILAKO TALDEA

1. René
Maltzurkeria politiko bat da, irtenbide hau txinparta bezalakoa izanen da. Argi ainitz ematen du instantean eta beharbada desagertuko da. Uniformeek ez dute inoiz ezberdintasuna saihestu. Adibidez, duela urte batzuk mantalak derrigorrezkoak izan ziren, baina aberatsen mantalak hobeto josiak ziren.

2. Sylvie
Nire ustez, eskoletan uniformea ez da arazorik garrantzitsuena. Errespetuari buruz, neurri ezberdinak hartu beharko dituzte. Dirua beharrezkoa da, adibidez, irakasle gehiago izateko edo baliabideak hobetzeko.

3. Bruno
Uste dugu neurri horiek ez dutela ezertarako balio. Frantziako eskoletan arazoak askoz larriagoak dira uniformeak janztea baino. Gure ustez, uniformearen janztearen eztabaidak egiazko arazoak kukutzen ditu eta ez du problemarik konponduko. Alimaleko dirutza xahutuko dute, ezertarako ere ez.

4. Marcel
Uniformea eskolan? Zergatik ez? Nik ere ezagutu nuen uniformeren bat ama-eskolan nengoenean: blusa bat genuen denok. Ez dakit hobeto edo okerrago izanen den, baina atzera itzultzea litzateke. Nolanahi ere, horrek ez lituzke inola ere eskolaren arazo nagusiak konponduko, hots, eskolarentzat baliabide eza eta desberdintasun sozialak, batez ere abandonaturiko auzoetan.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.