Wavegarden enpresak surfa egiteko olatu artifiziala eraiki nahi du Antondegin. Donostiako Udalak egitasmoaren alde egin zuen iaz, baina aurkako iritzi eta ahots asko batu dira Antondegi Berdea plataforman, paraje hori hiriko berdegune bakanetakoa delako. Enpresak, baina, ingurumena errespetatuko duela adierazi du.
Donostiako Amara Berri AEK euskaltegiko B1-B2 mailako taldea
1. Laura
Ez da beharrezkoa. Nahiz eta oso dibertigarria izan daitekeen, ingurumenerako kaltegarriagoa izan daiteke. Donostian leku oso politak dauzkagu kirol mota horiek egiteko, eta biztanleek espazio hori beharko lukete beste aktibitate batzuk egiteko eta naturaz disfrutatzeko.
2. Jabier
Parkea eraikitzearen alde nago, enpresak beti ingurumena errespetatzen badu. Lanpostuak sortzen dira, eta bisitari asko etor daitezke. Ona izan daiteke Gipuzkoako ekonomiarentzat. Gainera, konpainiaren instalazioetan surfa egiteak itsasoan baino arrisku txikiagoa du.
3. Iratxe
Donostian surferako zaletasun handia dago eta arrakasta izango du. Hala ere, ingurumenerako kaltegarria izango litzateke, eta neurtu beharko litzateke. Bestalde, ingurumenean ez badu kalte egiten, aukera ona izango litzateke.
4. Lydia
Ni eraikitzearen alde nago. Nire aburuz, surf parkea egiteak ekar diezaioke hiriari turismo gehiago, eta honek utz lezake hirian dirua, hain beharrezkoa gaur egun. Euskal Herrian badaukagu mendi asko, eta ez dut uste kaltegarria denik; ez zait iruditzen hain larria.
5. Kris
Donostian surf parkea egiteak ez dauka zentzurik, badaukagulako Zurriola hondartza zoragarria surfa egiteko, eta gainera naturala. Ezin liteke onartu ingurumena hondatzea batzuek dirua irabazteko.
6. Antonio
Udalak txosten bat eskatu behar die adituei, ea parke honek kalteak egingo lituzkeen ala ez. Txarra balitz, aurka nintzateke. Bestela, txarra ez balitz, lanpostuak lortuko lituzke.