Itxaron zerrendak laburtzeko, neurriak iragarri ditu Osasunbidea Nafarroako osasun zerbitzuak: zerrendan egonda hitzordu batera agertzen ez direnak edo bi hitzordu justifikaziorik gabe bertan behera uzten dituztenak zigortuko ditu, adibidez, itxaron zerrendatik kanporatuz. Frantziako Gobernuak ere antzeko neurriak iragarri ditu, bost euro ordainaraztea kasu pertsonak, 24 ordu lehenago agertuko ez dela jakinarazten ez badu. Neurriek ñabardura asko dute, osasun zerbitzuen gabeziak ere aintzat hartu behar direlako. Nolanahi ere, zer iruditzen zaizkizu halako neurriak?
Azkoitiko AEKko B2 mailako taldea
1. Juanjo
Nik kontraesanak ditut. Batetik, ondo irudituko litzaidake abisua bidaltzen badizute, egun bat lehenago ez baduzu ezer esaten zigortzea. Bestetik, ez badute abisua pasatzen, hitzordu asko ematen dituzte sei hilabete barrurako eta jende asko ez da gogoratu ere egiten. Kasu horretan ez zait ondo iruditzen.
2. Pilar
Ez zait ondo iruditzen, zigorrek edo isunek ez baitute inoiz ezertarako balio. Jendeak ikasi behar du zenbat balio duen gure osasun zerbitzuak, eta pribilegio handia dela. Medikuarengana joaten garenean ez ordaintzea ez da dohainik izatea, gure zergekin finantzatzen dira, gure dirua da.
3. Ane
Ongi iruditzen zaizkit hartu dituzten neurriak, ez da normala sei hilabete zain egotea hitzordurako, espezialisten kasuan adibidez, jende askok ez duelako abisatzen. Neurri horiekin, nire ustez, behintzat abisatzen hasiko dira.
4. Tania
Ondo iruditzen zait neurriak jartzea. Ez dakit zein neurri izango diren onenak hau ez gertatzeko, baina jarri behar direla bai, zeren eta itxaron zerrendak gero eta luzeagoak izaten dira. Dena dela, horiek hain luzeak izatea mediku faltagatik ere bada.
Maria (ez da azaltzen argazkian)
Nire ustez, txanda hartuz gero, ezin baduzu joan abisatu behar da. Bost euroko isuna behingoagatik ez da asko, baina agian ohitura kentzeko ez dago beste erarik. Arau hori ez da pazientearentzat soilik izan behar, medikuarentzat ere bai.