Eztabaida bizia sortu da azkenaldian zenbait sare sozial pribaturen inguruan, ultraeskuinerantz jo dutelako. Adibiderik garbiena, X: Elon Musken sare soziala haren mezuen bozgorailu bihurtu dela eta, hainbat hedabidek utzi egin dute, baita erabiltzaile ugarik ere. Beste askok, ordea, zalantza agertu dute. Zuk ba al duzu X? Bertan jarraituko duzu? Zer iruditzen zaizu sare sozialen eragina? Garaziko AEK gau eskolako B2 taldea
1. Bernadette
Ez dut deus erabiltzen, Whatsapp baizik. Sare sozialek ez naute erakartzen, ‘denborajaleak’ dira eta badut arazo bat denborarekin. Ezjakinean biziki ontsa bizi naiz, goxoki!
2. Nathalie
X ez dut ezagutzen baina Facebook eta Instagram baliatzen ditut. Baina utzi nahi nituzke, zeren eta nahi gabe anitz denbora pasatzen baitut. Sare sozialek hartzen dute beste gauza batzuen denbora (irakurtzea, filmei so egitea...) eta sare antisozial bilakatzen dira.
3. Katia
Facebook erabiltzen dut, sustut informazio praktikoak xerkatzeko: orain elkarteek, ostatuek eta dendek ordutegia bezalako informazioak ematen dituzte bakarrik sare sozialetan. Beste informazioak etsigarriak dira. Amets egiten dut sare sozialak desagertzearekin.
4. Monika
Ez dut X erabiltzen. Sare sozialetan “lagun” batzuek haien lan artistikoak ezagutarazten dizkizute, baina mezu gehienak azalekoak dira. Planeta kutsaduratik babesteko eta menpekotasuna saihesteko, sare sozialetan denbora neurtu behar da. Mezu batzuek informazio okerra ematen digutelarik, zure borondatea libre atxikitzeko eta haien robot ez bihurtzeko, iturrira joan zaitez.
5. Olivia
Ez ditut batere erabiltzen. Horietako informazioa ez zait interesgarria iduritzen. Bi arazo nagusi ikusten ditut. Lehena, ez dela bizi erreala ikusten, baizik eta horren parte hoberena. Bigarrena, ikuspuntu bat dugularik, sare sozialek ikuspuntu hori azkartzen dutela algoritmoengatik; eta nik maite dut ikuspuntu ezberdinak entzutea.
6. Mixel
X ez dut erabiltzen baina Instagram eta Facebook bai. Sare sozialek harreman artifizialak ekartzen dituzte. Sare sozialek informazio munduan eragiten dute eta guti gorabehera gure iritzian. Ondorioz izpiritu kritikoa eta mesfidantza garatu behar ditugu.
7. Celestine
Ez dut deus erabiltzen, baina ikusten dut gure inguruan gazteek anitz erabiltzen dituztela gertakariak (kultur edo kirol arlokoak, adibidez) ezagutzeko. Pentsatzen dut ‘denborajaleak’ direla sare sozialak.