Frantziako Gobernuak erretreta sistema erreformatu nahi du, egungo sistemari eusteko modu bakarra delakoan. Hainbat neurri proposatu ditu, baina erretreta hartzeko adina egungo 62 urtetik 64ra eramateak eragin du protesta gehien: sindikatu, langile eta herritarren erantzuna handia izan da. Egungo sistema ez dela arriskuan nabarmentzeaz gain, erreformak soilik langileak kaltetuko dituela salatu dute. Mobilizazio jendetsuak ere izan dira hainbat lekutan (Baionan, adibidez), eta aurrerantzean gehiago egingo dira. Zein da zuen iritzia?
Baionako Gau Eskolako B2 beteranoen taldea

1. Jacques
Ene enpresan langileak lanera irriz etortzen dira. Beraz, uste dut kontent izanen liratekeela 64 urteraino lan egiteaz! Gainera, ongi ordaintzen baititut, anitzek erran didate enekin (enetzat?) nahi dutela lan egin ahal bezain luzaz, aitatzat nautelako;-)

2. Gilles
Adina gibelatzearekin ados izanen direnak ez dira asko, baina gero eta haur gutiago sortzen denez, nola atzeman daiteke dirua guztien erretreten ordaintzeko? Herri gehienek horrelako sistema hautatu dute, zaila izanen da bestela egitea.

3. Jujube
Segur aski sistema egokitu behar da, gazte/zahar kopuruen arabera. Adinaren aldatzea ez da aterabide onena (ez denentzat). Dirua nola banatzen den hobeki antolatu behar da, berdinki: erregimen berezirik ez, diru sari handirik ez.

4. Jerôme
Galdera konplexua izanez, zer da aterabide ona? Kontabilitate arazoa soilik dela aipatu du Gobernuak. Nik, aldiz, lehenik eta nagusiki giza afera dela uste dut. Horregatik ez dut ulertzen nola sistema erreformatu ahalko duen populuaren nahiaren kontra!

5. Gene
Ez zait bidezkoa iduritzen. Goizik lanean hasi direnei berantago erretiratzeak biziki eraginen die. Aldiz, ikasketak egin dituztenek aldaketarik ez dute jasanen. Erreforma bai, baina gizarte osoari ahaleginak galdetuz!

6. Miren
Ez dut iritzi zehatzik. Pertsonalki 67 urterekin hartu nuen erretreta, ez nuelako aski kotizatu. Bi urte gehiago lan egitea ez zait iruditzen asko denik.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.