Gero eta gehiago dira Internet bidez egiten diren delituak. Horren adibide, Eusko Jaurlaritzak berriki emandako datua: 2022tik 2023ra, ziberdelituak % 38 areagotu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iaz, 27.707 ziberdelitu salaketa jaso zituzten, 2017an baino % 308 gehiago. Hamarretik bederatzi, iruzurrak. Zuk jasan duzu inoiz halakorik? Hartzen duzu ez gertatzeko neurririk?
Mungiako Kinttopeko AEK-ko goizeko B2 eta C1 taldeak

1. Izaro
Ez zait inoiz gertatu, baina lagun bati bai. Ez dut inoiz jarri neurririk pentsatzen dudalako ez dizkidatela inoiz datuak lapurtuko, baina ondo dago neurriak jartzea badaezpada.

2. Amaia
Gertatu bazait, ez ditut kalte konponezinak izan. Pasahitza dut jarrita gauza guztietan eta hori garrantzitsua dela uste dut, horrelakorik ez gertatzeko.

3. Iker
Batzuetan nire telefonoan jasotzen ditut gezurrezko mezuak edo posta elektronikoak, dirua edo nire txartelaren datuak emateko, baina bakarrik erosten dut webgune fidagarrietan.

4. Zuriñe
Kasu batzuk ezagutzen ditut. Batzuetan mezu arraroak jasotzen ditut, baina ez dut haien aholkurik jarraitzen. Eta ez ditut cookieak onartzen, batzuetan prozesu aspergarria izan arren.

5. Victoria
Egunero jasaten ditut spam postak, SMSak, deiak... Oso garrantzitsua da posta helbideak eta telefono zenbakiak benetakoak direla baieztatzea. Eta ezinbestekoa, loturak ez klikatzea.

6. Ainhize
Nahiz eta inoiz ez zaidan gertatu, nik ez dut onartzen ez baimenik ez cookierik nire datuak babesteko, baina webgune batzuetan ezin da sartu onartu gabe.

7. Lina
Bankuko txartela klonatu zidaten eta berehala deitu nuen bankura. Txartela blokeatzeko esan eta beste bat bidali zidaten. Eskuetan izan arte, txartel berria ez aktibatzea gomendatu zidaten.

8. Asier
Nik ez dut inoiz jasan. Halakorik ez gertatzeko, neurri hoberena linkak ez klikatzea da. Adibidez, zure bankuko SMSa jasoz gero, zure bankura deitu edo bere webgunean sartu.

9. Gaizka
Bai, behin lapurtzen saiatu ziren. Telefono dei bat jaso nuen eta ordenagailua konpontzeko antibirusa saldu zidaten, baina kobratzean, kantitate altua zenez, bankuak ezeztatu zuen.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.