Txakurrak gero eta gehiago ikusten dira gure artean, kalean zein etxepean. Are gehiago, Hego Euskal Herrian, 15 urtetik beherako ume baino txakur gehiago dago gaur egun gure gizartean: 10 umeko 11,8 txakur Araban eta Bizkaian, 10,8 Gipuzkoan eta 10,5 Nafarroan. Zein uste duzue dela hazkunde horren arrazoia? Bakardadea? Errazagoa da txakurra zaintzea umea heztea baino? Zuek baduzue txakurrik? Zergatik?
Arantzako barnetegiko uztaileko lehen hamabostaldiko taldea

1. Paolo, Agurtzane eta Alvaro
Animaliak heztea umeak heztea baino errazagoa da. Bestalde, jendea bakarrik sentitzen da eta animalien konpainia bilatzen du.
2. Txus eta Laura
Gaur egun noizbait seme-alabak edukitzea pentsatu duten bikoteek edo norbanakoek lehenik txakurra edukitzea erabakitzen dute, ardura zer den entseatzeko.
3. Julie
Hazkunde horren arrazoia, agian, erosotasuna da. Izan ere, errazagoa izan daiteke txakurra zaintzea umea heztea baino. Umeak denbora eta konpromiso handiagoak behar ditu. Jendeak praktikoena aukeratzen du.
4. Loli, Julio eta Isa
Txakurrak edukitzea ume bat edukitzea baino errazagoa da. Konpromiso txikiagoa behar da eta aise utz daiteke kalean edo txakurtegian.
5. Gontzal

Seme-alabak izatea ez da helburu erosoa. Plazeraren bila lan egiten dugu eta ez dugu esfortzu hori onartu nahi. Berdin izan ez arren, txakurrek konpainia egiten digute eta arazo gutxiago ekartzen dute; horregatik aukeratzen ditugu.
6. Toño eta Bahati
Egun dagoen egoera ekonomiko eta politikoarengatik, txakurra zaintzea umeak heztea baino errazagoa da. Gainera, era indibidualagoan bizi gara, hau da, norberak bere baitan pentsatzen du.
7. Baptiste eta Jordi
Gaur egun askok ez dute umerik, horregatik hartzen dute txakurra, bakardadea borrokatzeko, baina txakurren heziketa ona izan behar da, harreman onak izan haiekin.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.