Hasi da ikasturtea euskaltegietan eta euskara ikastea, edo ikasten jarraitzea, erabaki duzue. Erabaki horren atzean arrazoi ugari egon daiteke: gure hizkuntza ulertu eta erabili ahal izatea, tituluren bat lortzea, euskal kulturan gehiago sakontzea... Zein da zuena? Zubiriko AEKko taldea.

1. Jabi
Euskalduna sentitzen naiz eta euskaraz bizi nahi dut. Gainera, ikasten ez badut, etxetik botako naute, kar-kar!

2. Lauri
Txikitan etxean entzuten nuen euskara, betidanik gustatu zait. Nire asmoa gehienbat mintzamena lantzea eta ikastea da.

3. Garbiñe
Euskara berreskuratzeko ahalegina egiten ari naiz, giro onean ikasi eta titulua lortzeko.

4. Maribel
Kasualitatez harrapatu ninduten lehen urtean, baina hau hirugarrena dut. Helburua da euskaraz ikastea eta hitz egiteko pausoa ematea.

5. Maria Angeles
Orain denbora dut eta ilusio handia daukat bilobekin eta lagunekin hitz egiteko. Espero dut ikasturte amaieran ikaskideei ulertzea, kar-kar!

6. Nerea
Hizkuntza berreskuratzea eta titulua ateratzea da nire helburua, oposizioak prestatzen ari naizelako.

7. Marian
Betidanik nahi izan dut ikasi. Espero dut euskaraz komunikatzeko gai izatea eta jende berria ezagutzea.

8. Dani
Gogotsu jarraitzen dut aurrera, nire proiektuak euskaraz aurrera eramateko. Lagunekin euskaraz hitz egiteko gaitasuna lortu nahi dut.

9. Blas
Euskaraz bizi nahi dut nire bikotekide eta lagunekin. Euskaldun sentitzen naiz eta euskal kultura maite dut.

10. Amaia
Oposizioak egiteko eta titulua lortzeko eman dut izena.

11. Ainhoa
Titulazioa lortzea da nire helburu nagusia, lanean C1 eskatzen didatelako.

12. Sandra
Euskaraz gehiago hitz egin eta segurtasuna hartu nahi dut, hizkuntzak asko gustatzen zaizkidalako eta euskara Nafarroako kultura eta gure parte delako.

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.