Gipuzkoatik Lapurdira igaro nahian, ehunka migratzaile iristen dira Irunera. Eskualdeko herritar ugarik osatutako Harrera Sareak urteak daramatza haiei laguntzen: harrera duina egin eta laguntza eskaintzen die. Izan ere, migratzaileek oztopo administratibo, judizial eta polizial askori egin behar diete aurre, askotan bizitza bera arriskuan jarrita. Zer iruditzen zaizu Harrera Sarearen lana? Bidasoko AEKko goizeko mintza taldea

1. Germantxo
Harreraren lanak balio handia du. Gizarte honetan denok adiskideak izan behar dugu eta elkar lagundu bizitza duina edukitzeko.

2. Maria Jesus
Horrelako jendea beharrezkoa da, lagundu egiten dietelako bidea ezagutzen ez duten horiei noranzko bat emanez.

3. Isa
Harrera Sareko kideek egiten dituzten lanak erakundeen betebeharrak dira. Bistan da egoera ahulean dauden migratzaileak babesik gabe uzten dituztela.

4. Arantxa
Eta instituzioak, zer???

5. Ane
Erakundeek egin beharko luketen lana egiten ari dira, migratzaileei harrera duina eginez eta haien eskubideak aldarrikatuz. Lan bikaina egiten dute musu-truk.

6. Cris
Harrera Sarearen lana ezinbestekoa da Irunera iristen diren migratzaileentzat. Zaurgarritasun egoeran daude, eta boluntario horien babesa da jasotzen duten laguntza bakarra.

7. Naiara
Oso ekimen ona da, oso lan garrantzitsua egiten dute: bidean laguntzen diete, era guztietako laguntzekin (janaria, arropa, lo egiteko lekua, paperak...).

8. Fernando
Irungo Harrera Sarearen lana izugarri garrantzitsua da.

9. Patxi
Etorkinek bizitza duina edukitzeko garrantzitsua da Harrera Sarea.

10. Bidane
Askotan autobusak gauez heltzen dira Irunera, boluntarioek beren autoarekin erronda egiten dute migratzaileen bila, aterpera laguntzeko.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.