Bilboko Udala taberna, jatetxe eta kafetegiei buruzko ordenantza berria prestatzen ari da, jardun ekonomikoa eta bizilagunen atsedena uztartzeko. Besteak beste, terrazak jasotzeko ordua 30 minutu aurreratzea proposatu du zirriborroan (orain, 23:00 eta 00:00 artean). Terrazen inguruan bizi diren herritarrei gutxi iruditu zaie, eta ostalariek dagoen bezala uzteko eskatu dute. Noren alde zaude?
Bilboko Lizardi AEK euskaltegiko B2 mailako taldea
1. Lucia
Ordutegiari buruz, ez dakit, baina Euskal Herriko terrazak asko gustatzen zaizkit. Bilbora heldu nintzenean ikusten nuen, nahiz eta euri asko egin, jendea terrazetan jesarrita euritakoekin. Ez litzaidake gustatuko hori galtzea.
2. Laura
Ixteko ordutegia aurreratuko balitz, terrazetako auzokideak lasaiago biziko lirateke, baina nola eragingo lieke tabernariei eta bere negozioei? Horregatik, oso zaila da horren alde edo kontra jartzea.
3. Rosa
Batetik, ostalariak ulertzen ditut, bere negozioak dira eta bere bizimodua da. Terrazak iturri ekonomikoak dira, oso garrantzitsuak. Bestetik, bizilagunek atsedenaldirako eskubidea dute, eta hori da desadostasun puntua.
4. Mercedes
Herritarren alde nago, gure kulturan kalean egotea oso garrantzitsua da. Egia esan, taberna inguru batzuetan pasatzea zaila da, baina bestalde oso tristea da, eta pena handia, eguraldi ona egiten badu, ezin terrazan egotea.
5. Titu
Alde batetik, hemen poteoa momentu sozial sakratua da eta 22:30ean goizegi iruditzen zait, udan batez ere! Baina egia da auzo batzuk oso zaratatsuak direla tabernengatik, eta auzokideen lasaitasuna ere gure eskubidea da.
6. Ines
Oraingo ordua egokia da, batez ere, udan. Izan ere, ondo legoke pixka bat atzeratzea uztailean eta abuztuan, batzuetan laburregi egiten da eta. Neguan, ordea, terrazak lehenago jaso ahal izango lirateke.
7. Pablo
Ez da hain erraza aukera hoberena aurkitzea. Tabernariek diotena ulertzen dudan arren, herritarren alde nago, bertako bizilagunei ez egiteko enbarazurik.
8. Txelo
Tabernetako bezeroa naizenez, eta eguraldi ona badago, izugarri gogoko dut terrazetan egotea lagunekin berandu arte. Bestalde, auzokide bezala, pote zaleok zarata handia egiten dugu, eta zenbat eta goizago itxi terrazak, orduan eta hobeto.
9. Borja
Bilbon, leku batzuetan, terraza ugari dago. Plaza Barria beteta dago eta turistak bakarrik daude. Ordua ez da ezinbestekoa, baina terraza gutxi egotea bai.
10. Jon
Oso erraza da erantzuna: nik atzeratuko nuke. Ezinbestekoa da bezeroak pozik edukitzea. Adibidez, momentu garrantzitsuetan, ordutegi berezi bat jarriko nuke.