Axut! antzerki taldeak Lurrez estali antzezlana aurkeztuko du, maiatzaren 31n, Izurako (Nafarroa Beherea) Latsaga Zalditokian, eta hiru astez eskainiko du bertan, ez beste inon. Hain justu, hantxe egin dituzte idazketa eta sorkuntza egonaldia. Laborarien bizipenak eta kontakizunak jaso ditu lanak, baserri baten jiran bildutako pertsonaien bitartez: zorretan den baserriko semea, laboraria; haren aita, zaharminak jota bizi dena; baserria gustuko ez duen senidea; auzoko berriak; herritarrak... Aktore amateur eta profesionalez osatutako lantaldeak jokatuko ditu haien rolak: Ramon Agirre, Amaia Arbeletche, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Ximun Fuchs, Xumai Gorostiaga, Arantxa Hirigoyen, Maitexa Iriarte, Jean-Marie Irigoin, Miren Tirapu, Iñaki Ziarrusta eta Oier Zuñiga. Bai zuzendaria bai obraren egilea Ximun Fuchs da. Estreinaldiaren ondoren, ekainaren 1ean, 2an, 7an, 8an, 9an, 14an, 15ean eta 16an eskainiko dute. Jarleku kopurua mugatua denez, erreserba Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean egin behar da.

487eus

.EUS domeinuak, 10 urte

Apirilean bete zituen hamar urte .EUS domeinuak. 2014ko apirilaren 15ean sareratu zen lehen .EUS webgunea. Harrezkero, hazkunde nabarmena izan du: gaur egun, 15.000 enpresa, erakunde, proiektu eta norbanakoren espresio digitala da. Eragina ere handia du. “2023an egin dugun azken neurketak erakusten du Euskal Herriko Interneten dauden webguneen % 15ek hitz egiten dutela euskaraz; izan ere, .EUS diren webguneen % 70 euskaraz daude” azaldu zuen urteurren ekitaldian Josu Waliñok, domeinua kudeatzen duen PuntuEus Fundazioaren zuzendariak. Joan den hilean hasi ziren 10. urteurreneko ekitaldiak, eta urtea bukatu bitartean beste zenbait ekimen antolatuko dituzte. Gainera, urteurren biribila denez, eskaintza berezia ere sortu du domeinuak: 10 urte betetzen ditugula? Domeinuak 10 €-an, eta puntu (eus). Kanpainaren izenburuak berak azaltzen duen moduan, .EUS domeinuak 10 euroan erregistratu ahal izango dira, 2024ko abenduaren 31ra arte.

487zabaleta

ZUBEROAKO PASTORALAK oinarri hartuta, Julia Fernandez Zabaleta. Emakume aitzindariak pastorala ondu du Iruñeko Zaldiko Maldiko kultur elkarteak, Julia Fernandez Zabaleta (Iruñea, 1898-1961) maistra euskaltzale eta feminista omentzeko helburuz. Mikel Tabernak idatzia, Ihitz Iriart du errejenta. Berez, Zuberoako herri antzerki mota da pastorala, baina Iruñekoan egitura aldatu diote, Zuberoakoaren oinarriak erabiliko badituzte ere. Maiatzaren 4an estreinatuko dute, 17:00etan, Iruñeko San Frantzisko eskolako jolastokian, Fernandez Zabaletak irakasle lan egin zuen ikastetxe berean, hain zuzen ere. Maiatzaren 12an, han bertan eskainiko dute berriro, 11:00etan.

487umore

MAIATZAREN 16, 17, 18 eta 19an izango da kale antzerkiaren Euskal Herriko hitzordurik nagusia: Leioako Umore Azoka, aurtengoa XXIV. edizioa duena. Ohi denez askotariko emanaldiak eskaintzeaz gain, profesionalentzat beren-beregi prestaturiko jarduerak izango ditu, topaketak eta negozio bilera azkarrak, kasu. Ikuskizunei dagokienez, aurten 41 konpainiak hartu dute parte: 18 euskal konpainia, beste 18 Espainiakoak eta 5 nazioartekoak. Ikusgai izango diren lanetako batzuk estreinaldiak izango dira. Egitarau zehatza ezagutzeko, jo www.umoreazoka.org gunera.

487basterretxea

MAIATZAREN 6an, 100 urte beteko dira Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924 –Hondarribia, 2014) artista jaio zenetik. Mendeurrena ospatzeko, zenbait erakundek hainbat ekitaldi antolatuko dituzte urte osoan. Basterretxeari eskainitako webgunea ere abian jarri dute, Artium Museoak koordinatuta: https://nestorbasterretxea100.artium.eus/eu/. Atariak artistari buruzko informazio ugari biltzen du, bai alderdi biografikoak bai artistikoak: ikus-entzunezko baliabideak, mendeurreneko egitaraua...

487makusi

EITBk Makusi jarri du abian, haur eta gaztetxoentzako euskarazko ekosistema digitala. Bi zutabe ditu Makusik. Batetik, plataforma digitala, gailu nagusietan eskuragarri dagoena eta ikus-entzunezkoen eskaintza zabala duena: marrazki bizidunak, fikzioa, telesailak, filmak... baita ekoizpen propioak ere. Bestetik, Makusi Kluba, kide egiten direnei abantaila ugari eskainiko dizkiena, hala nola zozketak, lehiaketak, ekitaldiak... Doakoa da Makusi, eta www.makusi.eus webgunean eskura daiteke.

487algaraka

BERGARAKO Jardun Euskara Elkarteak eta Goiena Komunikazio Taldeak bakarrizketa lehiaketa antolatu dute: Algaraka. Guztira, lau ekitaldi egingo dituzte maiatzean, Miren Nogales eta Jon Olivares aktoreek aurkeztuta. Kanporaketak Bergaran, Urretxun eta Zumaian izango dira, eta finala Bergaran jokatuko da, maiatzaren 31n. Saioen gaineko informazio gehiago, Algaraka.eus webgunean.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.