Arautu behar al da edari energetikoen salmenta gazteen artean?
Edari energetikoen kalteak onurak baino gehiago direla erakutsi dute ikerketa batzuek, tentuz hartu beharreko hainbat osagai dituztelako. Kafeina eta azukrea, esaterako. Haatik, eta publizitatearen eraginez, batik bat, gazteen artean arrakasta handia dute. Horrenbestez, zenbait administraziok gazteen artean halako edarien salmenta arautzea erabaki du. Galiziako Xuntak tabakoaren eta alkoholaren pare jarri nahi ditu edariok. EAEn eta Nafarroan, gaia aztertzen ari dira. Gazteei edari energetikoak saltzea arautuko zenuke?
Mendaroko AEK-ko B2-C1 mailako taldea
1. Asier Alonso
Nik uste dut edari hauen konposaketa aldatu beharko litzatekeela. Horren kaltegarriak diren osagaien kantitatea murriztea. Era horretan, geure buruarekiko kalte ordaina, ez zen izango horren altua.
2. Markel Naranjo
Produktu hauek ez dira debekatu behar. Gaur egun, alkoholaren kontsumoarekin gertatzen den bezala, debekatuta egon arren, lortzeko aukera izango dugu. Nagusiago bati deitzea aski da nahi beste botila lortzeko.
3. Kaiet Salegi
Edari horiek erosteko adina mugatua egon beharko litzateke. Adina 18 urtetan jarriko nuke, alkohola bezala. Hau erregulatzeko era bat, edari hauek erosteko orduan gurasoen baimena izatea da.
4. Julen Iriondo
Nire ustez, 16 urtetik gorako pertsonek erosteko aukera izan behar dute. Azken finean, adin horretatik gorakoek, produktu horiek eragiten duten kalteen inguruko kontzientzia eduki beharko lukete.
5. Antton Igerategi
Nik ez ditut edan, baina entzun dudanez, onura baino kalte gehiago ditu. Hala eta guztiz ere, ez zait iruditzen aproposa hauen kontsumoa debekatzea, edatearen joerak berdin jarraituko duelako. Gustatuko litzaidake, kontzientzia piztu ahal izateko, informazio jardunak antolatzea, hala nola, eskoletan, kalean, etab.
6. Cristina Ortega
Nik produktu hauek erosteko adina igo egingo nuke, 18 urtetara. Edari hauek azukre asko dute eta kaltegarriak dira osasunerako. Gainera, ez dakigu etorkizun batean izan ditzaketen eraginak, ez baitaude epe luzera frogatuak.