Musikari nafarra Zerrautsa diskoaren aurkezpen biran dabil. Apirilean, Baionako gaztetxean izango da, hilaren 5ean; Madrilgo Sound Isidro jaialdian, 11n; Azpeitiko Sanagustin kultur gunean, 26an; eta Iruñeko Zentralean, 27an. Hamalau abestiz osatu du bakarkako bigarren lana, hauskortasunari, sendotasunari eta eraldaketa pertsonalari buruzko hausnarketa ozena. “Garai bat bakez ixteko beharretik” sortua, “ahultasunetik eta tristuratik” abiatu da, baina irudi sendo bat irudikatuz ehundu du narrazioa. Hala, nahiz eta askatze horrek beldurtu, aurrera egiteko ausardia aurkitu du. Diskoak giro intimo eta lasaian murgiltzen du entzulea, baina boteretsua da aldi berean. Zenbat okupatzen du? kanta ere badakar, Oskorri taldeko Natxo de Felipe abeslariarekin elkarlanean egindakoa.

496arzuaga

IGOR ARZUAGA berriz ausartu da bere egitura musikala berrasmatzen, oraingoan Eider Laukotearekin. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak kaleratutako lanean, Musikenen sortutako gazte taldearekin aritu da: Antonio Martinez-Abarca Baeza (biolina I), Celia Moreno Broncano (biolina II), Miguel Lopez Ayerbe (biola) eta Isabel Schlegel (biolontxeloa). Hala, Arzuagaren ahotsa eta akordeoia laukotearen ganberako soinuaren dotoreziaz jantzi dira diskoko hamar abestietan.

496furyak

hhh
Eneritz Furyak
Egilea editore, 2024

Musikari irundarra etxean grabatutako hhh diskoarekin itzuli da. Hasieratik nabaritzen da aldaketa bederatzi abesti berrirekin osatutako hirugarren album honetan: sinergia magnetikoa sortu du folkaren, poparen, esperimentazioaren, sustraien eta zarataren bidez, baita dantzatzeko erritmoetaranzko joera erakutsi ere. Hatxe, Mono Irazi, Oriol Flores Arisam eta Fer Apoaren kolaborazioa izan du.

496urdangarin

MUNDUA EDER
Mikel Urdangarin
Egilea editore, 2024

Musikari zornotzarraren azken diskoak “edertasun forma ezberdinak” erakutsi nahi ditu, “edertasunak kontrapuntu deseroso eta zorrotza” ere baduelako. Honela dio egileak berak: “Nik mundua eder ikusten eta sentitzen dut, eta konposatzen ditudan abestiak horren isla izatea nahiko nuke. Hamar abesti, hamar begirada, hamar hunkidura. Bizitza, den bezalakoa. Edo, hobeto esanda, nik sentitzen dudan eran”.

 

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.