La Basuk Lurralde Komantxe diskoa aurkezten segitzen du, joan den urtearen amaieran berak ekoitzi eta kaleratu zuena. Hala, kontzertuz betetako udazkena du aurretik: irailaren 13an, Villabonan; 22an, Bartzelonan; urriaren 6an, Azpeitian; 19an, Hondarribian; azaroaren 9an, Bilbon; 16an, Oreretan; 29an, Oviedon... Nahasketa da diskoaren ezaugarri nagusietakoa. Batetik, hura osatzen duten 10 abestien artean, hainbat estilo erabili dituelako, rapaz gain: cumbia, drill, dancehall, drum & bass... Bestetik, Euskal Herriko eta kanpoko lagun ugari ekarri dituelako proiektura, besteak beste Fermin Muguruza, Arianna Puello (Dominikar Errepublika), Dinamiin (Palestina), Naturaleza Suprema (Kolonbia), JazzWoman valentziarrak... Martxoan hasi zen bira, eta Kolonbiatik ere igaro da udan.

490ipuruan

IPURUAN ekitaldia antolatu dute udazkenerako Usopop diskoetxeak eta Biarritzeko Atabal aretoak. Kultura herrikoia izango du oinarri, eta azaroaren 1etik 3ra ospatuko da Saran (Lapurdi). Jantzari filmaren proiekzioarekin hasiko da ostiralean, Lur Berri gelan, eta kontzertuak larunbatean eta igandean eskainiko dira. Azaroaren 2an, kiroldegian, Bilaka kolektiboa & Romain Baudoin, Lorena Alvarez, Anari eta Bahez. Azaroaren 3an, Santa Katalina kaperan, Tarta Relena eta Verde Prato.

490goxoegia

GOXOEGIA
Igor Arzuaga
Gaztelupeko Hotsak, 2024

Popa, jazza, folka eta elektronikoa nahasi ditu oraingoan ere Arzuagak. Soinu paisaia aberatsa eraiki du diskoan, instrumentu bakoitzari bere espazioa, espresio bidea eta esanahia emanda. Berak idatzi, jo, ekoitzi eta abestu ditu kantuak, baita grabazioa eta nahasketak egin ere. Bereak dira, halaber, pianoa, baxua, gitarra, eskusoinua, perkusioa eta programaketak, neurri handi batean.

490eraso

AZKEN BATEAN
Eraso!
Egilea editore, 2024

Talde zarauztarrak agur esan du disko hau argitaratuz: “Etapa hau amaitu arren, gure melodiak bizirik jarraituko du bidaia honetan gurekin izan direnen bihotzetan”. Zestoako Gaztain estudioan grabatutako bilduman 12 kantu sartuta bukatuko dute 30 urteko ibilbidea Sergio Ruiz González-Txabarrik (ahotsa eta gitarra), Nestor Urdanpilletak (gitarra), Iñigo Beitiak (bateria) eta Ibai Castrok (baxua).

 

 



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.