Postal Kolekzionistak talde tolosarrak Bagoi Hutsak lana argitaratu du, Azken Gaua Hirian lehen diskoa kaleratu eta bi urtera. Estreinako album hark Iñigo Asensiok sei urtez hogei herrialdetan baino gehiagotan zehar egindako bidaiak kontatzen zituen, eta oraingoan ere presente jarraitzen dute bidaiek; izan ere, trenak ageri dira bigarren disko honen sorkuntza fasean. Soinu gordinagoa batzuetan eta pop biribilagoaren bila bestetan, oinarrizko elementu asko berriro topatuko ditu entzuleak CD formatuan atera den bigarren lan honetan: harmonika, soka eta haize konponketak, tronpeta soila... Beste soinu batzuk, berriz, lehenengoz agertzen dira, bals giroan txertatutako akordeoia, kasu. Mikel Urdangarinen kolaborazioa ere izan du taldeak oraingoan, Kafea zor didazu abestian. Postal Kolekzionistak taldea 2018an sortu zuten Iñigo Asensiok, Michel Longaronek, Ander Zubillagak, Irene Lopezek eta Juanjo Falconek.


ilargiILARGI artista gipuzkoarrak bere lehen diskoa kaleratu berri du, Killasisa (autoeditatua), pop, rock eta indie doinuz bustitako zortzi abestiz osatua. Iaz hasi zen albuma prestatzen, aurretik bere sare sozialetan argitaratu zituen cover-ak eta bakarkako zenbait kontzertu eskaini ondoren. Mutrikuko AME estudioetara jo eta bertan egin zuen lan berriaren grabazioa; produkzio lanaz Axular Arizmendi arduratu zen. Iker eta Haritz Laurobaren laguntza ere izan zuen, moldaketak egiteko eta instrumentuak jotzeko. Horrela gauzatu da formatu fisikoan eta musika plataforma nagusietan dagoen diskoa, baina aurretik hiru single kaleratu zituen: Betirarte, urtarrilean; Agur, apirilean; eta Marea Morea, maiatzean.

aldetaraGURE ALDETARA
Nafarroako emakume bertsolariak
Nafarroako Bertsozale
Elkartea, 2021

Nafarroako emakume bertsolarien bertso sortak eta ahotsak biltzen ditu disko honek. Helburuen artean, nafar kulturako ondare diren bertso sorta idatziak jaso eta bistaratzea, Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa eta bozgorailua ematea, elkarren arteko sarea sendotzea... Lanak euskarazko hamalau kanta biltzen ditu, bakarka zein taldean abestuak, ahots hutsez edota musikaz lagundurik, baina denek dute bertsoa oinarri. Belaunaldi, eskualde eta ibilbide desberdinetako bertsolariek hartu dute parte.

 

beltxargaBELTXARGA BELTZA
Ibil Bedi
Egilea editore, 2021

 

Taldearen bigarren lanak hamaika kanta dakartza, ezustean gertatzen diren gauzen ingurukoak: maitasuna, zalantzak, galerak, bizipenak... Musikan, berriz, poparen inguruko esperimentazioa, harmonia eta xehetasun zainduak, eta Egurrezko eskuotan abestian Anariren ahotsa ere entzun daiteke. Taldea Irunberri, Olite, Zangoza eta Iruñeko lagunek osatzen dute: Amets Aranguren (saxoa, teklatua eta ahotsa), Areta Senosiain (biolina eta teklatua), Eder Escalera (bateria), Ibai Osinaga (gitarrak eta ahotsa) eta Javier Larrañeta (baxua).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.