bidean web

Kanpo eta barne beldurrez dihardu1 taldearen bigarren diskoak. Bederatzi abestietako bakoitza beldurrei begiratzeko modu bat da: “Aldatuz goazela, desberdin kudeatzen2 ditugu gure beldurrak. Oraingoan, orbainak3 ezkutatu beharrean, erakutsi egin ditugu, aldaketa agerian uzteko; indargune direla azpimarratu, ez ahultasun. Hausturak4 eta konponketak historiaren parte baitira”. Lau emakume dira taldearen ardatza, baina Etxahun Urkizu eta Eider Villalba izango dituzte lagun zuzenekoetan: Atarrabia (abenduak 27), Gasteiz (urtarrilak 3), Bilbo (urtarrilak 6), Mungia (urtarrilak 16), Donibane Lohizune (otsailak 14)...

502txuma

bidean web

HEMEN BEHARKO LUKE
Txuma Murugarren
Gaztelupeko Hotsak, 2025

Zazpi abesti bildu ditu Murugarrenek etxean eta etxekoekin grabatutako aldarrikapen5 honetan. Bizitza azken tantaraino bizi, gozatu eta pairatzeko6 gonbita da, ameskeriak alboratuta eta denbora alferrik galdu gabe. Musikari gipuzkoarraren hamabigarren lana da bere bakarkako musika ibilbidean. Erritmo elektronikoetan oinarritutako pop ederra, hitz zorrotz, malgu eta, batzuetan, sutsuak erabili ditu.

502ventaaundi

bidean web

VENTA AUNDI
Monsieur leCrêpe
Egilea editore, 2025

Lau abestik eta bi skit-ek osatzen dute 19 minutuko EP hau. Rapa da hasi eta buka, presarik gabe egina eta su txikitan egosia (oraingo honetan, errepika eta guzti). Gehienbat euskaraz, leCrêpe jaunaren (Juantxo Arakama) hainbat aldaera azaleratzen7 ditu lanak, eta 12”-ko binilo formatuan jarri da salgai. Musikari gipuzkoarrak MLC abestia eta horren a capella bertsioa ere sartu ditu B aldean.

1. Dihardu: hitz egiten du, mintzatzen da.
2. Kudeatu:
gestionar (es), gérer (fr).
3. Orbain:
cicatriz (es), cicatrice (fr).
4. Haustura:
ruptura (es), rupture (fr).
5. Aldarrikapen:
erreibindikazio, eskakizun.
6. Pairatu:
sufritu, jasan, nozitu.
7. Azaleratu:
emerger (es), émerger (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.