Pamiela argitaletxeak Hautsi da anphora Zuzenean kaleratu du. Ruper Ordorikak Hautsi da anphora diskorako musikatu zituen, 1980an, Bernardo Atxagaren hainbat poema. Ordutik 42 urtera, Loraldia jaialdiak bultzatuta eta Korrikaren babesaz, Hautsi da anphora lan osoa taularatzeko aukera izan zuten Ordorikak eta Mugalariek, Atxagaren oraingo gogoetak bertan tartekatuta. Pamielak jasotako zuzeneko horrez gain, Elkar diskoetxeak Ordorikaren Ni ez naiz Noruegako errege (1983) diskoa berrargitaratu du digipack formatuan, birmasterizatua. Lan horretan azaldu ziren lehenengoz oñatiarraren hitzak (Joseba Sarrionandiak, Bernardo Atxagak eta Joxemari Iturraldek idatzi zituzten beste kantuak). Eta partaide izan ziren, halaber, Angel Celada, Bixente Martinez, Pedro Bartra, Frederic Gaillardé, Josu Zabala, Emilio Cao...

477bidehuts

BIDEHUTS zigiluak jaialdi solidarioa ospatuko du etxeko musikariekin, haren egoera ekonomikoa irauli nahian. Ekainaren 2an eta 3an izango da, Hondarribiko Psilocybenea aretoan. Lehen egunean, Gailuk abiaraziko du gaualdia (Begiak, egiak ba ote? biran buru-belarri dabil), eta Lisabök bukatuko du kontzertua (disko berriaren grabaketa prozesuan murgildurik dago). Bigarren egunean, berriz, Audiencek 20 urteko ibilbidea ospatuko du, eta Joseba Irazokik eta lagunek emango diote amaiera jaialdiari.

477zelanda

ZELANDA
Zelanda
Baga-Biga, 2022

Zestoako Gaztain estudioan grabatu du taldeak bere lehen diskoa, emozioz, nostalgiaz, sakontasunez eta metaforaz betetako zortzi kanta. Eñaut Gaztañaga soinu teknikariaren nahasketak lagungarriak izan dira rocka eta popa uztartzeko, eta kantuei nortasun handiagoa emateko. Gainera, Olatz Salvador (Non geratu dira) eta Ainhoa Arroitajauregi (Nire errua) kolaboratzaile izan dituzte ahotsetan.

477bobi


BOBI
Patrice Dumora Watson
Egilea editore, 2022

Lan eklektiko honetako kantuek folk, pop eta rock estiloak nahasten dituzte; bakoitzak bere bidaia dakar barnean, barrukoa zein kanpokoa. Gineatik etorritako Amadourena eta gerlatik itzulitako soldaduarena, kasu. Azken batean, Patrice Dumoraren unibertsorako bidaia da musikariaren bigarren diskoa. Lagun asko izan ditu lanean; tartean, Amets Arzalluzek idatzi du Gerlatik nator abestiaren letra.

 

 



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.