491nokono1

SOROKO LORE EDER LIRAINENA
Nokono
Ttan Ttakun, 2023

Asier Mendizabal Nokono oso ezaguna da Euskal Herriko musika giroan, batez ere irratigintzan, fanzineetan eta diskoen edizioan egindako lanari esker. Azken bolada honetan, sortzaile gisa ere atera da plazara, berak idatzitako kantu batzuk gitarra akustikoaz lagunduta eskaintzeko. Argitaratu duen lehenengo diskoan, Soroko lore eder lirainena honetan, horixe topatuko dugu: ahotsa eta gitarra, ohiko kantautoreen ildotik, eta, batez ere, hitz jokoak, paradoxak eta umore fina oinarri dituzten abesti jostari eta txinpartatsuak. Bigarren diskoa prest omen dauka, eta, bitartean, kantu hauek eta beste batzuk zuzenean aurkezten segitzen du.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.