AKORDE BESTE ORBAIN
Ohil
Hainbat zigilu, 2025

Gelditu gabe ibili da Ohil hirukote bizkaitarra azken hilabeteetan, ia asteburu guztietan bizpahiru kontzertu eginez. Guk otsailaren amaieran Bilbon egindakoan ikusi genuen, eta, aho bete hortz utzi gintuen. Akorde beste orbain estreinako disko luzea ari da aurkezten taldea: gitarra ozenak, melodia gazi-gozoak, emozioa eta indarra uztartzen dituzten zortzi abesti, Samiam, Sugar, Hot Water Music eta 90eko antzeko taldeak gogora ekartzen dituztenak, berezko nortasunari uko egin gabe. Taldekideen artean Erik Berganza dago, bakarlari Abereh izenpean aritutakoa.

Gotzon Hermosilla


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.