501cucen

ÇUCEN HENBILQUEYEN
IbonRG eta Garazi Navas
Hazi Esporak, 2025

Iaz argitaratu zuen IbonRGk Iaquin bahu, Bernart Etxepareren testuekin ondutako1 diskoa. Lan hura zuzenean aurkezteko, Garazi Navas akordeoilariarekin elkartu da eta zenbait emanaldi egin ditu Sestaoko musikariak. Disko berri honetan dakarkiguna horixe da, hain zuzen: Iaquin bahu laneko abestiak, Navasen akordeoira egokituak eta Arteagako Elexabeitia auzoko San Migel elizan grabatuak. Disko hari buruz esan genuenak balio du Çucen henbilqueyen honetarako ere, eta tradizioaren eta abangoardiaren arteko uztartzearen adibide aparta2 da, baina aipagarria da Navasen akordeoiaren soinuak halako solemnitate moduko bat eransten diela abestiei.

Gotzon Hermosilla

1. Ondu: sortu, konposatu.
2. Aparta:
extraorinario, -a (es), extraordinaire (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.