Gotzon Hermosilla

Demo19
Irmo
Mendeku, 2020

Orain arte, ez dugu ezer esan Mendeku zigilua punk, oi! eta hardcore talde gazteak sustatzeko egiten ari den lanaz, eta bada garaia zorra kitatzeko. Oraingoz, 25 bat lan plazaratu ditu (singleak, LPak... baita kaseteak ere!), besteak beste Argentinako, Bretainiako eta Mexikoko taldeenak, baina zigiluak euskal harrobia bultzatzen du bereziki. Kolpeka, Revertt, Sta. Cruz eta beste zenbait talde aipa bagenitzake ere, Irmo eta haren singlea nabarmenduko ditugu. Beste talde batzuetan eskarmentua bildutako musikariek osatzen dute, eta lan honetan punk kaskamotzez blaituriko bost abesti eskaintzen dizkigute, lau euskaraz eta bat ingelesez. Kantuetako batean, Oxymoron taldeko abeslari ohi Suckerrek kolaboratzen du, eta beste bat Reich Orgasmen bertsioa da, Frantziako oi! melodikoak euskal kaskamotzen belaunaldi berriengan daukan eraginaren erakusgarri.
Gotzon Hermosilla


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu