477amasay

ERO BOMB
Ama Say
Bonberenea Ekintzak, 2022

Bazirudien Ama Sayk esan beharreko guztia esanda zegoela 90eko hamarkadan argitaratu zituen disko bikain haietan eta haien luzapena izan zen 2010eko Ren Fan hartan. Duela pare bat urte taldekideek berriro zuzenean jotzea erabaki zutenean, beren planetan ez zegoen disko berririk grabatzea. Baina hemen dago Ero bomb, mirari txiki bat balitz bezala, Bonberenea Ekintzak egitasmoaren 25. urteurrenari esker. Disko laburra da, bost abesti besterik ez du, eta Ama Say trinkoago, pisutsuago eta sendoago ageri zaizkigu. Hala ere, hiru gitarrek sortzen dituzten geruza zaratatsuen azpian betiko talde ausart eta interesgarria dago. Espero dezagun lan honek jarraipena izatea.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.