ESPERANTZA
Olor
De O Fora, 2022
Beste gauza askoren artean, Nakar taldeko kidea da Jokin Azpiazu Carballo; Olor, berriz, bakarka garatzen duen proiektua. Normala denez, bi proposamenen artean badago antzekotasunik, baina alde nabarmenak ere bai: bi-biak musika elektronikoaren esparrukoak izan arren, Nakarrek erritmo dantzagarrietarako joera handiagoa du, eta Esperantza honetan, aldiz, testu iradokitzailez hornitutako synth pop iluna, musika industriala eta digital hardcorea ere (Iraultzaren zarata) uztartzen dira. 2019an argitaratutako Zerua urez estreinako disko hartan eskainitakoa berretsi du Azpiazuk lan honetan.
Gotzon Hermosilla