Bide berri baten abiapuntua


EZ DAGO AMOR
Arima
Bonberenea ekintzak, 2025
Aurreko diskoa, Beldurrez beste egitean izenekoa, 2023an argitaratua, trilogia baten azken atala eta aro1 baten amaiera izan zen Arimaren ibilbidean. Beraz, Ez dago amor bide berri baten abiapuntua da. Bidaia honetan, baina, den-dena ez da berria: hor daude erritmo pausatuak, testu biluziak2 eta Paule Bilbaoren ahotsa, amets batetik ateratakoa dirudiena. Halere, oraingo soinua organikoagoa da, ilunagoa, zenbait abestitan areagotu egin da gitarren distortsioa (Isurkari, Jantzia, Zarata) eta disko osoak badu halako batasun bat, kantu guztiak lotzen dituen hari ikusezina. Ez da behin baino ez entzuteko moduko diskoa, lan konplexu eta aberatsa baizik.
Gotzon Hermosilla
1. Aro: garai, etapa.
2. Biluzi: desnudo, -a (es), nu, -e (fr).
