495kalekourdangak

THE ESSENTIALS
Kaleko Urdangak
Tough Ain’t Enough – Longshot Music 2024

Bergarako Kaleko Urdangak taldea behin baino gehiagotan ekarri dugu orri hauetara. Talde ezaguna da Euskal Herrian, eta kanpoan ere gero eta ospe handiagoa lortzen ari da. Horregatik, bere abestirik esanguratsuenak biltzen dituen diskoa argitaratu du duela gutxi, batez ere atzerriko merkatuari begira: Tough Ain’t Enough diskoetxeak Europa osorako kaleratu du; Longshot, berriz, AEBetan banatzen ari da. Euskal Herrian ere badaude ale batzuk salgai. Taldea ezagutzen ez dutenentzat, aukera bikaina da The Essentials hau. Betiko jarraitzaileek, ordea, hobe dute duela gutxi plazaratutako disko bikoitza eskuratzea: singleetako kantuak, bertsioak, bitxikeriak eta abesti argitaratu gabeak biltzen ditu.

Gotzon Hermosilla


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.