ATEA
Niña Coyote eta Chico Tornado
Pozoi Records, 2025
Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak sekulako abilezia du gauza berriak probatu eta eremu ezezagunetan barneratzeko, baina betiko parametroetatik atera gabe: rock-and-roll pisutsu eta zakar hori, etxeko marka bilakatu dutena. Duela hiru urte argitaratu zuten disko bikoitzerako Don Condor eta Ñora Alacran alter egoak asmatu zituztenean ere, bere nortasunari eutsi zion bikoteak, kutsu latinoko doinuekin ausartu arren. Orain, sustraietara itzuli dira Atea izeneko lan honekin. Entzuleak ohiko formula topatuko du hemen: riff boteretsuak, gitarra ozenak, erritmo astunak, psikodelia apur bat... Ohiko formula, bai, baina beti bezala desberdin aurkeztua.
Gotzon Hermosilla