Gotzon Hermosilla

XERAI
Orbain Unit
Gnowot Records, 2021

Pandemiaren aurretik hain aberats eta askotarikoa zen euskal eszena esperimentalean koka dezakegu Orbain Unit, eta egitasmo honetan badaude eszena hartako beste talde batzuetan (adibidez, Killerkume eta Akauzazte) aritutako zenbait musikari. Talde horiek bezala, Orbain Unitek badu loturak apurtu eta eskemak iraultzeko asmo irmoa. Baina Killerkumek eta Akauzaztek soinu ekaitzak sortzeko eta, zale batzuek dioten moduan, egurra partitzeko joera ere badute, eta, nire ustez, horretan datza talde berriaren ezaugarririk behinenaoldarkortasun hutsaren gainetik, giroak sortzea lehenesten du, inprobisazioa lanabes, The Ex eta free jazza gogora ekartzen dituzten pasarte luze, misteriotsu eta guztiz askeak eraikiz (Kurtzea izan daiteke horren adibidea). Diskoa kideek argitaratu dute, Gnowot Records zigiluaren bidez, baina Crystal Minek ere atera du Xerai kasete dotorean.
Gotzon Hermosilla


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.