LEHENGO LEPOTIK BURUA
Uger
DDT-Sua Industry, 2022

Uger taldeak bi disko labur argitaratuak zituen orain arte, guztiz gomendagarriak, eta Lehengo lepotik burua izeneko lan luze honekin, berriz, aurrerapauso itzela egin du. Beharbada, disko honek emango dio zale gehiagorengana iristeko aukera. Punk melodikoaren eta rock sutsuaren arteko bidea jorratzen jarraitzen du, Kuraia, Berri Txarrak, Willis Drummond eta antzeko taldeak gogoko dituztenentzat oso aproposa, baina uste dut disko honekin maila bat gora egin duela eskaileran: abestien kalitateak, moldaketek, testuek eta diskoaren diseinuak hala erakusten dute. Can talde alemaniarraren bertsio bat sartu du, eta diskoari izena eman dion abestian Miren Narbaizaren ahotsa eta Joseba B. Lenoirren gitarra entzun daitezke.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.