ZIKIN
Zementua armosaten

Mendeku diskoak, 2022

Zikin taldeak kantu bat sartu zuen Kaosa Euskal Herrian bilduman, taldekideetako batek Orreaga 778rekin jotzen du, eta estreinako diskoa Mendeku zigiluaren bidez atera dute: datu horiekin, ez dago zertan aztia izan Lekeitioko taldea punk-oi! esparruan mugitzen dela jakiteko. Alabaina, disko honetan ohiko doinu barduliarrak topatzea espero baduzu, oso oker zaude: ildo bereko Bizkaiko beste talde batzuen antzera (Cuero, adibidez), Zikinek soinu ilunagoa du, astunagoa, batzuetan hardcoretik gertuago dagoena eta beste batzuetan afterpunkaren arrastoak dakartzana, taldea Ex-Culten eta Negative Approachen nahasketa balitz bezala. Sei abesti labur hauetan, taldekideek beren sorterriko euskara darabilte, baina erraz ulertuko dituzue Zementua armosaten, Kakatzan atrapata eta antzeko mezuak.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.