BALA GALDUA ZURE BURU GALDUAN
Zikin
Mendeku diskoak, 2024
2022an argitaratutako estreinako disko haren ostean, hemen dugu Zikin taldearen bigarren lana: Bala galdua zure buru galduan. Doinu gogor, astun eta ilunak jotzen segitzen dute, oi! musikaren eta hardcorearen arteko erdibidean, baina jakin dute zortzi abesti hauek moldaketa irudimentsuekin, ideia interesgarriekin eta after punk ukituarekin apaintzen. Emaitza aurreko diskoa bezain bortitz eta zuzenekoa da, baina askoz aberatsagoa, Diktadura mentala, Usteldu arte, Labankada hotza abestiek eta beste zenbaitek frogatzen duten moduan. Lekeitiokoek aurrerapausoa egin dute, eta norabide onean, gainera.
Gotzon Hermosilla