Gotzon Hermosilla

HIRUZPALAU AMETS LARRI
Tatxers
Tough Ain’t Enough, 2021

Gero eta nabariagoa da Tatxers talde nafarrari labur gelditzen zaizkiola oi! edo street punk etiketak. Dudarik gabe, horiek dira bere sustraiak, Kaosa Euskal Herrian bilduman parte hartu izanak erakusten duen moduan, baina Housemartins, Redskins, Ferrymen, Skin-Deep eta beste zenbait talderen moduan, jakin dute esparru zabalagoetara iristen, gitarra garden eta pop melodia distiratsuei esker. Tough Ain’t Enough diskoetxeak duela gutxi argitaratu dien diskoak, Hiruzpalau amets larri izeneko lau abestiko EPak, ederto frogatzen du hori. Sare sozialen bidez lehenagotik ezagutzen genituen bi abestiak, Urte kontua eta Goizean oskorri, oso ondo zeuden, eta diskoa osatzen duten beste biak ez dira atzean gelditzen. Gauzak okertzen ez badira, poz handiak emango dizkigu talde honek.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.